3.4. Baterako konparazioa
Familiaren esparruan eragina duten hiru dimentsioak banan-banan aztertu ondoren, herrialde desberdinek beren BPGrekin alderatuta egiten duten ahalegin orokorraren baterako ikuspegia azter dezakegu.
Familiei laguntzeko politiketan ahalegin handiena egiten ari diren herrialde europarrek kapitulu honetan beren BPGren %16a gainditzen dute (esaterako, Frantziak, Italiak eta Austriak).
(19. taula) . Familiei laguntzeko politiken gaineko gastu publikoa BPG portzentajean
1995 | 2000 | 2007 | 2009 | |
Alemania | % 11,1 | % 11,8 | % 11,3 | % 12,5 |
Austria | % 15,0 | % 14,8 | % 14,4 | % 16,0 |
Belgika | % 10,5 | % 10,6 | % 10,8 | % 12,2 |
Danimarka | % 11,9 | % 10,5 | % 11,0 | % 12,2 |
Espainia | % 9,8 | % 8,9 | % 8,6 | % 10,0 |
Finlandia | % 15,4 | % 12,3 | % 12,2 | % 14,6 |
Frantzia | % 14,2 | % 14,3 | % 14,9 | % 16,2 |
Herbehereak | % 9,8 | % 9,7 | % 9,1 | % 8,5 |
Irlanda | % 6,2 | % 5,0 | % 6,6 | % 9,3 |
Italia | % 11,3 | % 13,5 | % 14,5 | % 16,2 |
Luxenburgo | % 12,9 | % 12,0 | % 9,1 | % 10,9 |
Norvegia | % 11,0 | % 9,9 | % 9,6 | % 11,1 |
Portugal | % 8,4 | % 9,4 | % 12,1 | % 13,7 |
Suedia | % 9,8 | % 9,8 | % 10,5 | % 12,2 |
Suedia | % 13,3 | % 11,4 | % 12,0 | % 13,4 |
EAE | % 10,5 | % 10,3 | % 9,2 | % 11,5 |
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta OCDE (2013) oinarri hartuta.
(20. grafikoa) . Familia-politiken gaineko gastu publikoa BPG portzentajean 2009an
Hori bai, haurtzaroaren, ezintasunaren edo adineko pertsonen gaineko baterako dedikazioa eta banakako dedikazioa alderatzean ikus daitekeenez, elkarren artean oso eredu desberdinak dira. Izan ere, pisua Italian ez da haurtzaroan oinarritzen (ahalegin gutxi egiten baitute beste herrialde europar batzuekin alderatuta); horren ordez, adineko pertsonen arretarako politikekin lotuta dago. Aitzitik, Frantzia, Austria, Suedia edo Finlandia bezalako herrialdeetan baliabideen banaketa orekatuagoa da hiru kapituluetan.
Beste muturrean Irlanda, Espainia, Herbehereak edo Norvegia bezalako herrialdeek beren BPGren %10etik beherako dedikazio-ahalegina egiten dute eta Herbehereen kasua oso interesgarria da, apurka-apurka beherantz joan delako familiei laguntzeko politiken gaineko inplikazioa.
EAE erdiko posizioan dago Europa mailan, Belgika, Danimarka, Erresuma Batua, Norvegia edo Luxenburgoren antzera, beren BPGren %11 eta %12 artean. Era berean, familien gaineko gastu publiko orokorra batez besteko espainiarra baino %1,5 altuagoa da (%11,5, %10en aldean) eta Luxenburgo, Irlanda eta Herbehereak bezalako herrialdeen gainetik dago, baina Erresuma Batua, Belgika edo Alemania bezalakoen azpitik.
Gastu publikoak 1995az geroztik izandako bilakaerari dagokionez, familiaren ikuspegi integrala kontuan hartuta, EAEko gastua apur bat igo da azken urteetan, herrialde europar gehienetan gertatu bezala (%10,5etik %11,5era pasata).
Berez, testuinguru europarrean azpimarratzekoa litzateke 1995-2009ko joera orokorra nolabaiteko igoera izan dela (%3 ingurukoa) BPGren ahalegin publikoaren gainean (esaterako, Belgikan, Frantzian, Italian edo Portugalen) edo geldialdi teorikoa (beren ahalegina ia mantendu duten herrialdeetan, gorantz edo beherantz aldaketa oso txikiak izanik, esaterako, Danimarkan, Alemanian, Austrian edo Suedian).
Datu horiek, multzoan, kapituluaren hasieran aipatzen genituen politika publikoen ereduekin gurutzatzen baditugu (eskandinaviarra, erdialdeko europarra eta mediterraneoa), ondorio interesgarriak atera ditzakegu.
Ikuspegi horretatik, egindako ahalegin erlatiboari dagokionez, EAEk posizio orokor baxuagoa dauka herrialde eskandinaviarrekin alderatuta (Norvegiaren gainetik soilik), tarteko posizioa Europako erdialdeko testuinguruan (Luxenburgo, Herbehereak edo Irlandaren gainetik) eta ertain-baxua eremu mediterraneoan (Espainiaren gainetik soilik).
(21. grafikoa) . Talde eskandinaviarreko herrialdeek familiei laguntzeko politiketan egindako gastu publikoaren bilakaera EAErekin alderatuta
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta OCDE (2013) oinarri hartuta.
(22. grafikoa) . Talde kontinentaleko herrialdeek familiei laguntzeko politiketan egindako gastu publikoaren bilakaera EAErekin alderatuta
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta OCDE (2013) oinarri hartuta.
(23. grafikoa) . Talde mediterraneoko herrialdeek familiei laguntzeko politiketan egindako gastu publikoaren bilakaera EAErekin alderatuta
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta OCDE (2013) oinarri hartuta.
Edonola ere, hobeto ulertzeko, datu hauek aztertzean balio absolututan egindako ahalegina ere kontuan hartu behar da, lehen adierazi dugun bezala. Horrenbestez, familiei laguntzeko politiketako per cápita gastuaren azterketari jarraiki, 2008an EAE Europako batez bestekoaren azpitik zegoen (3.536 €-rekin, EB27ko 3.801 €-en aldean) eta soilik Irlanda, Portugal eta Espainiaren gainetik (ez dituzte 3.000 €-ak gainditzen).
Zehazki, ahalegin-portzentaje baxuagoko herrialdeek errendimendu absolutu handiagoak zituzten beren gaitasun ekonomiko handiagoaren ondorioz. Hori horrela, Luxenburgok, Norvegiak edo Herbehereak (per cápita errenta askoz altuagoekin) EAEk baino baliabide absolutu handiagoak sortzen dituzte (ia 4.600 € Herbehereen kasuan eta 7.400 €-tik gora Luxenburgoren kasuan, azken hori izanik, gainera, balio absolututan laguntza handiena ematen duena).
Ikus daitekeenez, multzo mediterraneoko herrialdeak dira ahalegin absolutu txikiena egiten dutenak (beren per cápita errentaren arabera), eta herrialde eskandinaviarrek eta kontinentalek (batez ere, Austria, Herbehereak eta Luxenburgok) baliabide askoz gehiago eskaintzen dituzte beren familientzat.
(20. taula) . Per cápita gastua familiei laguntzeko politiketan
2003 | 2006 | 2008 | 2010 | |
Alemania | 3.754,00 € | 4.049,00 € | 4.208,00 € | 4.474,00 € |
Austria | 4.490,00 € | 4.930,00 € | 5.163,00 € | 5.642,00 € |
Belgika | 3.152,00 € | 3.399,00 € | 3.598,00 € | 3.816,00 € |
Danimarka | 4.684,00 € | 5.263,00 € | 6.106,00 € | 6.564,00 € |
Espainia | 1.934,00 € | 2.238,00 € | 2.509,00 € | 2.772,00 € |
Finlandia | 3.296,00 € | 3.858,00 € | 4.335,00 € | 4.734,00 € |
Frantzia | 3.509,00 € | 4.022,00 € | 4.316,00 € | 4.563,00 € |
Herbehereak | 3.706,00 € | 4.200,00 € | 4.520,00 € | 4.592,00 € |
Irlanda | 2.006,00 € | 2.371,00 € | 2.696,00 € | 2.989,00 € |
Italia | 3.439,00 € | 3.745,00 € | 4.187,00 € | 4.365,00 € |
Luxenburgo | 6.271,00 € | 6.770,00 € | 7.344,00 € | 7.407,00 € |
Norvegia | 4.675,00 € | 5.377,00 € | 5.879,00 € | 6.315,00 € |
Portugal | 1.938,00 € | 2.392,00 € | 2.575,00 € | 2.802,00 € |
Erresuma Batua | 3.635,00 € | 4.140,00 € | 4.222,00 € | 4.194,00 € |
Suedia | 4.780,00 € | 5.284,00 € | 5.777,00 € | 5.727,00 € |
EAE | – | 2.830,00 € | 3.075,00 € | 3.536,00 € |
EB27 | – | 3.339,00 € | 3.603,00 € | 3.801,00 € |
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
(24. grafikoa) . Familia-politiken gaineko per cápita gastu publikoa 2009an
Hala ere, azpimarratu dugun bezala, ahalegina ez da zuzena, herrialde batzuetan gehiago bideratzen baita kolektibo batzuetara beste batzuetara baino. Ondorioz, hainbat galdera sortzen dira: Zelan banatzen da barrutik gastu publikoa familian eragin gehien duten kolektiboen artean? Gastua bat al dator biztanleria-piramideekin? Gastu orekatua al da?
Ahalegin publikoaren barne-banaketari buruzko galdera hauei erantzuteko, herrialde bakoitzeko biztanleria-piramidearen garrantzia gakoa da; izan ere, orokorrean familiei laguntzeko politikak desberdinak izango dira biztanleria-taldeen araberako banaketak hala diren neurrian eta biztanleria-zahartzearen garrantzia desberdina da kasuan kasu.
(25. grafikoa) . Biztanleriaren banaketa herrialdeka, adin-talde handietan
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013a) eta EIN (2013) oinarri hartuta.
Nahiz eta herrialde guztietan ez dagoen korrelazio-maila bera, EAEren kasuan, zehazki, batasun handia dago; izan ere, txosten honetako bigarren kapituluan aurreratzen zenez, Europako biztanleriarik zaharrenetakoa dauka.
Testuinguru horretan, EAEn gastu publiko handiena adineko pertsonengana bideratzen da eta kolektibo horren gaineko laguntza da, funtsean, autonomia-erkidegoa posizio ertainean kokatzen duena familiei laguntzeko politiketako gastuan, testuinguru europarrean. Berez, familiarengan egindako ahaleginaren %77 baino gehiago kolektibo honi zuzentzen zaio eta oso gutxi, ordea, haurtzaroari (gastuaren %9 baino gutxiago), biztanleria-piramidearekin paralelismo nabarmenak izanik (estatuaren kasuaren antzera, nahiz eta kasu honetan intentsitate baxuagoz).
(26. grafikoa) . Familien gaineko ahalegin publikoaren banaketa BPGren aldean. EAE
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
(27. grafikoa) . Familien gaineko ahalegin publikoaren banaketa BPGren aldean. Espainia
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
Aitzitik, eredu eskandinaviarrean, esaterako Suedian edo Danimarkan, ahalegin publikoaren barne-banaketa orekatuagoa da. Adineko pertsonengana bideratzen da familien gaineko BPGren gastuaren %50 inguru, haurtzarora %30 inguru (EAEn baino askoz kopuru altuagoa) eta %14 eta %18 artean ezintasunera.
(28. grafikoa) . Familien gaineko ahalegin publikoaren banaketa BPGren aldean. Suedia
Iturria:
bertan egina, EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
(29. grafikoa) . Familien gaineko ahalegin publikoaren banaketa BPGren aldean. Danimarka
Iturria: bertan egina, EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
Bestalde, beste herrialde batzuek eredu oso polarizatuak dituzte eta beharbada antagonikoenak Italia eta Irlandakoak dira. Irlandaren kasuan, biztanleria adingabeen portzentajeak EAEkoen oso gainetik daude (%20tik gorako bakarra), Europako iparraldeko herrialdeen antzera soilik (Norvegia, Danimarka). Bestalde, Italian (eta Alemanian) biztanleria-piramidea oso zaharra da (65 urtetik gorako biztanleriaren %20 baino gehiago) eta familiei laguntzeko politikak adin-talde horretara bideratzen dira bereziki, beren baliabideen %80 ia adineko pertsonei eskaintzen baitzaizkie.
(30. grafikoa) . Familien gaineko ahalegin publikoaren banaketa BPGren aldean. Italia
Iturria: bertan egina, EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
(31. grafikoa) . Familien gaineko ahalegin publikoaren banaketa BPGren aldean. Irlanda
Iturria: bertan egina, EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
Alemaniak, bestalde, adinez nagusia den biztanleria-portzentaje altuena daukan herrialdea bada ere, proportzionalki ahalegin handiagoa egiten du haurtzaroan (adibidez, Italiak edo EAEk baino askoz altuagoa) eta adineko pertsonengana bideratzen duen gastua proportzionalki gure autonomia-erkidegoarenaren antzekoa da.
(32. grafikoa) . Familien gaineko ahalegin publikoaren banaketa BPGren aldean. Alemania
Iturria: bertan egina, EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
(33. grafikoa) . Familien gaineko ahalegin publikoaren banaketa BPGren aldean. Frantzia
Iturria: bertan egina, EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
Bestalde, Frantziak, biztanleria-piramidea Europako iparraldeko herrialdeak bezain zaharra edo zaharragoa izanik ere, ahalegin txikiagoa egiten du haurtzaroarengan Danimarkak edo Suediak baino (ia %20, herrialde horietako %30eko batez bestekoaren aldean), baina beste herrialde kontinental batzuk baino altuagoa, nahiz eta adineko pertsonenganako laguntza handiari eusten dion.
Datuek horiek, beraz, zer esan nahi dute? Zein eragin dute familiei laguntzeko politikek herrialde bakoitzeko biztanleria-piramideetan? Eta, non kokatzen da EAE? Herrialde europarren zein taldetan sar genezake?
Herrialde bakoitzeko orientazioari eta biztanleria-piramideari buruzko datuak gurutzatuta aztertuz gero, orokorrean biztanleria zahartuagoa duten herrialdeak gehiago orientatzen dira adineko pertsonen kolektibora, eta haurtzaroaren gaineko gastu publiko handienak dituzten herrialdeetan biztanleria gazteagoak daude.
EAEren kasuan, familiei laguntzeko sistema era esponentzialean igo da, hasieran gastu publikoaren oinarriak oso murritzak baitziren, nahiz eta profila ez den oso proportzionatua. Batez ere adineko pertsonenganako laguntzan oinarritzen da eta presentzia oso urria dauka haurtzaroaren gaineko laguntzak (azterlan batzuetan esaten denez ez da “haurtzaroaren oso aldekoa”1).
HIRUGARREN SEKTOREAREN ZEREGINA FAMILIENGAN ERAGIN ALTUA DUTEN POLITIKETAN |
EAEko kasuaren bereizgarrietako bat, familiengan eragin altua duten politiken esparruan, hirugarren sektoreko gizarte-erakundeek daukaten zeregin hain garrantzitsua da, batez ere gizarte-zerbitzuen sektorean (familiengan eragina duten zerbitzuen zati handi bat bertan sartzen delarik), baina, baita, haurren eta gazteen gizarte eta hezkuntzako aisialdi-eskaintza publikoaren zati batean ere. |
Gizarte-babeserako euskal sistemaren bereizgarria da hori, eredu mediterraneotik aldentzen duena eta Europako erdialdeko ereduarekin gehiago lotzen duena, eta batez ere familiengan eragin altua duten gizarte-zerbitzuen prestazioan ematen dena (esaterako, ezintasunaren eremuan edo ahulezia-egoeran dauden familia eta pertsonak ekonomian eta gizartean nahiz hezkuntzan eta gizartean integratzeko eremuetan) eta haur eta gazteen gizarte, kultura eta aisialdiko baliabideetako batzuetan (batez ere udalekoetan). |
Zehazki, ezintasunaren, gizarte, hezkuntza eta familiako esku-hartzearen edo haur eta gazteen aisialdi, gizarte, hezkuntza eta kulturaren gaineko baliabideetako asko (ludotekak, gazteguneak, haurtxokoak, eta abar) irabazi-asmorik gabeko erakundeek kudeatzen dituzte, eta, sarritan, zerbitzua garatzen duten erkidegoetan errotuta daude. |
UNICEF (2012) erakundeak dioenez, inbertsio-eredua zenbatekoa bera bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa da eta, horren harira, hirugarren sektoreak ekintza zuzen baterako egindako jabekuntzak, administrazioren apustu estrategiko gisa, ondo azal lezake kasu askotan estatu-mailan emandako zenbatekoen antzekoekin herritarrek zerbitzuak hobeto baloratzea eta horien funtzionamenduaren pertzepzioa hobea izatea. |
Izan ere, hirugarren sektoreak hiritarrekiko hurbilak diren balioak helarazten ditu eta eragin azkarragoa eta zuzenagoa ematen die familien eskariei, gizarte zibilaren parte izanik. Subiratsek (2010) jasotzen duenez, erantzun egokitu, eraginkor eta iraunkorrak eman ahal dizkie gizarte-arazoei beren gizarte-sentsibilizazio, kontzientziazio eta partaidetzagatik nabarmentzen diren balio eta printzipioetan oinarrituta, eta, gainera, baliabide eraginkorra da, zerbitzuak emateko orduan eskaintzen duen kalitate altuagatik. |
“Hirugarren sektoreko erakundeak kalitate oso altuko zerbitzuak eskaintzen ari gara kostu murritzean, eta, zalantzarik gabe, kostu hori altuagoa izango litzateke zerbitzuok zuzenean administrazioak emango balitu.” (Elkarrizketa gizarte-erakundeekin) |